XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abonamenduz argitaratzea bururatu zitzaion orduan, eta txartel bat banatu zuen Otsailean abertzale edo erdi-abertzaleen artean.

Maiatzean, ordea, ez zuen oraindio erantzunik bat ere hartu; eta, etsita asmoa uztea erabaki zuen, eta bere liburua, txekeraz idatzia, zoko batean ahaztutzea.

Paneslabismoaren garaia zan ordukoa; eta errusitar Pogodine irakasleak Safarik laguntzea erabaki zuen.

Errusierara itzuli zuen liburua, eta Errusia-n argitaratu.

Baina eslobakiatarraren liburuaren 50 ale baizik ez ziran saldu Errusi osoan...

Ez zan hau guzia abertzaleentzako oso bihotz altxagarri!.

Safarik hau, halere, ez zan ameslari bat.

Entzun dezagun biltzar larri batean: Joputasunetik askatasunera burrukaren bidez igaro diteke, eta ez bestela.

Hortaz: izan gaitezen garaitzaile, eta aberri libro batean biziko gera; ala ohorez hil gaitezen, eta hilobitik at garraituko digu loriak.

1840-ean Palacky-k eta Havlicek-ek bultzatua abertzale politika bat sortu zan, kultura-lanen gehigarri eta osatzaile.

Halaz ere, hogei urtez 1860 arte gutxi gora behera, intelektualen buruetan bor-bor irakiten ari zan ideia ez zan herrira zabaldu: ero batzuen kezka zirudien abertzaletasunak desnaziotutako lurraldeetan eta giroetan, Praga-n oso bereziki.

Buditele zeritzatenek (Esnatzaileak euskeraz, abertzaletasunaren ereintza egin zutenek) gogoz egin zuten lana herrietan barrena.

Bide guziak baliatu zituzten: txekerazko teatroa, atzerrian argitaratutako liburuxkak, folklorea (Sokols erakundea batez ere, gero, hasieratik aberriaren ereile), kantuak: dana zitzaien on eta egoki.

Palacky-k, Jungmann-ek eta Safarik-ek intelektualen mailan prestatu zuten nazioaren zimentarria: Jungmann-ek Naziotar Hiztegia osatu zuen, Safarik-ek eta Palacky-k Txekoslobakia-ko Naziotar Kondaira, lehendabiziko aldiz idatzia.

Hiru hauek, jakina, talde haundi baten aintzindari izan ziran.

=xLx=-gn. mendeko erdi-aldean, Txekoslobakia-ko intelektual GUZIEK, denek batera, beren ahalegin guziak abertzaletasun-lanetan erabili zituzten, egiazko abertzale-belaun bat osatuz.

Huntan danak dira ados: ez baita agian Europa guzian iñoiz ikusi pizkunde indartsuagorik eta sakonagorik.

Nazioa antolatzeko eta eraikitzeko, eta bere kultura altxatzeko beharra, baita herri xeheak berak senditu zuen.

Lehenengo lana hizkuntza eta kondaira zabaltzea izan zan, esan dugunez; urrengo urteetan hizkuntzaren eta kondairaren ezagueraren bidez abertzaletasuna politikatzea eta azkartzea.

Egoki dator idatzitako hizkuntzari buruz gertatu zitzaiena aipatzea.

Hizkera bakar bat finkatzea izan zan abertzaleen kezketako bat: hau gabe ezin ezertarako alkar har.

1840 aldean dialektuen arteko gorabeherarik ba zegoen Txekoslobakia-n barrena.